Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Kalitatea ostalaritzan [Interneteko baliabidea]

Beste esparru batzuetan gertatu den bezala, kalitatea kudeatzea derrigorrezko bihurtu zaigu ostalaritza-sektorean ere. Hori dela eta, gaur egun, zerbitzuaren etengabeko hobekuntzan gero eta iaioagoak diren langileak eskatzen dituzte enpresa horiek; eta horrek, nola ez, ostalaritza-esparruko ikasleen prestakuntzan eskaini beharreko zerbitzuaren hobekuntzari garrantzi handiagoa ematea ekarri du. Horrela, bada, zeregin horietan profesionalak trebatzeko asmoz, Goi Mailako Heziketa Ziklo bi hauek sortu dira azken urteotan: Sukaldaritza eta Jatetxe Zerbitzuetako Zuzendaritza. Horietan, besteak beste, kalitatea kudeatzen ikasten dute ikasleek ostalaritza-arloan. Aipatu berri ditugunak oraintsu sorturiko jakintzagaiak direnez gero, haietan lantzeko ikasmaterialak ez dira inondik ere ugariak, eta are gutxiago euskaraz. Hona hemen, beraz, lan honek zer hutsune bete gura dituen nagusiki: alde batetik, ostalaritza-arloko materialak sortzea euskaraz, kalitatearen kudeaketan trebatzeko; eta, bestetik, ikasgai honi orain arte eman zaiona baino askoz ere ikuspegi praktikoagoa eskaintzea, adibide zehatzen bitartez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Larrondo Elorrieta, Fernando
Egile korporatiboa: IRALE (2013-2014 ikasturtea) ; R-400
Argitaratua: Bilbo (Dolaretxe) www.irale.hezkuntza.net , 2014
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
IRALEren materialak
Interneteko baliabidea
Loturak: Joan material honetara
Adina / Maila: Goi Mailako Heziketa Zikloak, 1. maila

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lanbide Heziketa INTERNETEKO BALIABIDEA EK14091285