Azala
Liburua Eskuragarri

Kriseiluaren argipean : sutondoko ipuinak / Anxel Fole ; itzultzailea, Josemari Navascués Baskaran

Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Hango baso eta larreetako fauna eta flora bereziak dira. Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da, gaztaina sasoia amaitzear dago, Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Mendizerran ehizan egitera etorri dira, baina elurte handi baten ondorioz, ezin izan dira mendira atera, eta etxe barruan geratu behar izan dute ugazabek zein zerbitzariek. Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontu-kontari hasi dira beldurrezko ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Kanpoan, elur-malutak leihoen kristalen kontra joka ari dira, haize indartsuak ekarrita.Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia. Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako batzuk idazleak berak entzundakoak dira eta, gero, edukiaren mamia eta esatearen sena errespetatuz, Lugoko taberna edo kafetegi bateko txokoren batean eskuz idatzitakoak; beste batzuk, berriz, Folek berak asmatutakoak dira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Fole, Anxel 1903-1986
Beste egile batzuk: Navascués, Josemari
Argitaratua: [Irun] ; [Donostia] : Alberdania : Elkar , D.L. 2010
Bilduma: Literatura Unibertsala ; 147
Generoa / Forma Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N FOL kri Eskuragarri  Eskatu EK14030774