Azala
Liburua Eskuragarri

Emozioak eta heziketa / Aitor Aritzeta, Maribel Pizarro, Goretti Soroa

XX. mendearen amaieratik aurrera, eta XXI. mende honetan, huarren eta gazteen arazo sozioemozionalak areagotu egin direla ikus daiteke (isolamendua, depresioa, diziplinarik eza, urduritasuna, antsietatea, inpultsibitatea eta agresibitatea). Aipatu diren arrazoietako bat "analfabetismo emozionala" da, hau da, heziketa emozionalari ez zaiola behar bezalako garrantzia ematen eskolan eta familian. Gaitasun sozioemozionalak behar bezala kontuan hartzeko, 4 zatitan banatu da liburu hau. Lehenak funtsezko kontzeptuak azaltzen ditu. hala nola emozioa, heziketa emozionala eta adimen emozionala. Bigarrenean, irakasleen, ikasleen eta, neurri txikiagoan, familiaren inguruan egindako heziketa eta adimen emozionalari buruzko ikerketa laburbiltzen da. Hirugarren zatian, berriz, eskola-eremuko zein familia-eremuko heziketa eta adimen emozionalari buruzko 28 programa daude laburbilduta, eta ikastetxe batean ikaskuntza sozioemozionalerako plan bat inplementatzeko proposamen bat egiten da. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastetxeei zuzenduta garatutako heziketa emozionalari buruzko programaren ebaluazioaren emaitzak jasotzen dira laugarren zatian. Programa horretan, 1.000 irakaslek baino gehiagok hartu dute parte. Hezkuntza-sistema formalak zein familia-nukleoak, haurraren garapen intelektuala bermatzeaz gain, garapen emozionala, afektiboa eta soziala ziurtatu behar dute, haurraren etorkizuneko gizartearen premiei erantzugo dien hezkuntza-curriculum integratzaile eta errealista...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Aritzeta, Aitor
Egilea(k): Pizarro Pacheco, Maribel ; Soroa, Goretti
Argitaratua: Donostia : Erein , L.G. 2008
Bilduma: Adimen emozionala
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak