Azala
Liburua Eskuragarri

Enbataren zirimolan : oroitzapenak, abertzalea-euskaltzalea / Daniel Landart

"Ahularen indarra" lehenbiziko liburukian laborari seme eta eskulangile baten oroitzapenak xeheki aipaturik, bigarren honetan Daniel Landart baxenabartar-lapurtarrak beste bi zati luze eskaintzen dizkigu abertzaletasuna eta euskalgintza argitan ezarriz.Gazte-gazterik Enbata mugimenduan sarturik, hamar urteko militantziaren berri ematen digu (1965-1974), gertakari hunkigarri eta bortitz batzurekin batera anekdota arin andana bat kontatuz. Garai hartako giro orokorra nolakoa zen, Aberri Egunak, hauteskundeak, abertzaleen arteko zatiketak, manifestaldiak, euskal iheslari politikoen eragina, debekuak, beldurrak eta itxaropenak; baita ere ogibidez euskal kulturgintzan iragan zituen hogeita bost urteak, horiek oro aurkituko dituzue liburu honetan.Euskaltzalea zatian aldiz, Daniel Landart mintzo zaigu hain gogokoak dituen antzerkiaz, bertsolaritzaz eta literaturaz.Liburuan zehar, sekulako izen-deiturak agertzen dira, gehienak liburu honen idazleak pertsonalki ezagutu dituenak: "Horietarik bakar batzuk baizik ez dira herritarren memorian geldituko, baina bakoitzak merezi zuen aipatua izatea, ekarpen ttipienak berak, osatzen eta handitzen baitu Euskal Herriko historia."

Zerrenda:
Egile nagusia: Landart, Daniel
Argitaratua: Donostia : Elkar , L.G. 2013
Bilduma: Iparluma (Elkar) ; 9
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Autobiografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Landart LAN enb Eskuragarri  Maileguan eskatu EK14010178