Azala
Liburua Eskuragarri

Gezurrezko natura hila / Marinella Terzi ; itzultzailea, Joxe Antonio Sarasola

Ingridi, 16 urte betetzean, Carmen Beltrán birramonaren egunerokoa ematen diote opari. Birramonak hirurogei urte zituela idatzi zuen egunerokoa, eta bertan senarra izango zuenarekin, Ramón Villaltarekin, izandako harreman zaila kontatzen du. Birramonaren senarra pintorea izan zen, bai eta birramonaren irakaslea ere, eta ospetsu bihurtu zen. Birramonak, ordea, bere pintore-karrera sakrifikatu zuen senarrari laguntzeko, eta horrek frustrazio handia eragin zion. Egunerokoa irakurtzen hastean, egin behar duen eskola-lanean emakumeak artearen historian zer rol bete duen aztertzea bururatzen zaio Ingridi. Lan hori bere lagunik onenarekin egin behar du, Jacoborekin; Jacobo, gainera, erabat maiteminduta dago Ingridekin. Birramonaren frustrazioaz eta emakumeak artean zein gutxi agertzen diren ohartuz doan heinean, eta ikusita haietako askoren atzean istorio penagarriak daudela, beren bokazioa praktikan jartzen ahalegintzearekin zerikusia dutenak, Ingridi gero eta premiazkoagoa iruditzen zaio bere askatasuna defendatzea, Jacobok adiskideak baino zerbait gehiago izateko egiten dituen ahaleginak direla eta. Azkenean, birramonaren gogoeten ondorioz -zoriontsua izatea eta bere burua gauzatzea lortu zuen, bizitzaren azken zatian argazkigintzan arituta-, Ingrid heldu egiten da, ez da manikeismoetan erortzen, eta urrats bat egiten du aurrera Jacoborekiko harremanean, ezin baitu ukatu maite duela, ez bakarrik adiskide moduan, baina argi uzten dio bere bokazio artistikoa garatzearen alde egingo...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Terzi, Marinella
Egilea(k): Sarasola, Jose Antonio
Argitaratua: [Bilbo] : Ibaizabal , 2013
Bilduma: Ameslari (Ibaizabal) ; 22
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)

Antzeko izenburuak