Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

GIB eta Sexu-transmisiozko infekzioak (STI) [Interneteko baliabidea - Webgunea]

Hies-a Giza Immunoeskasiaren Birusak (GIB) eragindako infekzioaren egoera aurreratua da. Pertsona bat infektatzen denean, GIBa bere sistema immunologikoko zeluletan sartzen da, bereziki T4 linfozitoetan, eta pixkanaka hauek suntsitzen ditu. Infekzioaren hasieran, eta hilabete batzuetatik urte batzuetara luza daitekeen denboran, sistema immunea gai da defentsarako nahikoa zelula produzitzeko eta birusaren erreplika kontrolatzeko. Baina une batean birusek defentsak gainditzen dituzte, sistema immunitarioak okerrera egiten du eta immunoeskasia gertatzen da. Gorputzak jada ezin die aurre egin normalean kalterik egiten ez duten infekzioei eta gaixotasunei. Une horretan, hartutako immunoeskasiaren sindromea edo hies-a agertzen da. Hies-a, beraz, GIB bidezko infekzioaren modu aurreratua da. Pertsona batek hies-a duela esaten da GIBak haren sistema immunitarioa eraitsi duenean eta "infekzio oportunistak" deitutakoak agertzen direnean. Errepikatzen den pneumonia eta tuberkulosia dira infekzio oportunisten adibideak. Azken urteetan aurrerapen handiak egin dira birusaren jarduera geldiarazten duten tratamendu antirretrobiraletan, birusaren eragina atzeratuz edo, zenbaitetan, eragin hori saihestuz. Organismoaren lau jariakinek bakarrik dute GIB kontzentrazio nahikoa birus hori kutsatzeko: odolak, semenak, baginako fluxuak eta ama-esneak. Horrek esan nahi du GIBa hiru modutara kutsa daitekeela: sexuaren bidez, odolaren bidez eta umeak amaren esnea hartuz.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskadi (Autonomia Erkidegoa). Osasun Saila
Argitaratua: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritza , 2011
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak
Eduki digital didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Gazteentzako gida (PDF)
Irakasleentzako gida