Azala
Liburua Eskuragarri

Gure mundua ulertzeko oinarrizko fitxak / [egileak] Ekain Mtz. Lizarduikoa, Alizia Stürtze

Zein dira gorantz ari diren potentziak? XXI. mendean, zer esan nahi du "potentzia" kontzeptuak? Teknologiaren eta gerraren arteko harreman estua dago? Erlijioak al dira gatazken eragile nagusiak? Mugak desagertzeko bidean daude? Baliabide gutiziatu batzuk (petrolioa, goi-teknologiarako lehengaiak) izateak zoriona edo zorigaitza dakarkie herrialdeei? Nork ez dizkio horrelako galderak egiten bere buruari. Erantzunak aurkitzea, ordea, ez da batere erraza. Izan ere, gure mundua konplexutasun handikoa da. Itxuraz inork aurreikusi ez dituen aldaketak gertatzen dira eta, askotan, nekez ulertzen ditugu horien zergatiak. Etorkizuneko planetaren bilakaeraz ere deus ez dakigu. Baina gertaerak ez dira halabeharraren emaitza hutsa. Munduan hainbat eragile daude jokoan eta hori ulertzea ezinbesteko baldintza da Mundu Garaikideko ikasleek edo gaian interesaturik dauden irakurleek korapiloa askatzeko gaitasunak eskura ditzaten. Horixe bera da liburu honen helburu nagusia, azalpen argiak, mapak eta hainbat proposamen didaktiko lagun, gakoak eta interpretaziorako tresnak eskaintzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Martinez Lizarduikoa, Ekain
Egilea(k): Stürtze, Alizia ; Stürtze Mendia, Alizia
Argitaratua: Donostia : Gaiak, L.G. 2013
Bilduma: EIMA 1 (2013ko deialdia) ; 45
Zientzia eta Natura ; 45
Historia eta Gizartea (Gaiak) ; 45
Hezkuntza-etapa: Batxilergoa
Ikasgaia: Historia
Mundu Garaikidearen Historia
Gaia:
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Monografiak