Azala
Liburua Eskuragarri

Armix sukaldean : Mugaritzen laguntzarekin / [testua, Elhuyar (Ana Galarraga) eta Mugaritz ; argazkiak, Argazki Press ; ilustrazioak, Ander Hormazuri]

"Zz" serieko liburu honetan, Armix-ek Mugaritz jatetxeko sukaldean sartzera gonbidatzen ditu haurrak eta helduak. Izan ere, Armixentzat, jakin-mina duen edonorentzat bezala, lurralde miresgarria da sukaldea, galdera askoren erantzunak aurkitzen baitira han. Zer jan behar da osasuntsu eta indartsu egoteko? Zer trikimailu erabiltzen dituzte sukaldariek, elikagaiekin plater gozo-gozoak prestatzeko? Nola prestatzen dira jakiak, emaitza on eta tentagarriak lortzeko? Galdera horiei erantzuteko, detektibe-lanetan aritu da Armix, eta liburu honen orrietan azaldu ditu bere lanaren emaitzak. Horrekin batera, Mugaritzeko sukaldariek emandako zenbait errezeta ere bildu ditu. Batzuk elikadura osasungarriaren oinarrizko kontzeptuekin lotuta daude, eta beste batzuk, berriz, sukaldaritza prozesuekin, baina den-denak dira tentagarriak. Dastatu nahi? "Zz" seriearen laugarren liburua da hau. Serie honekin, neska-mutilak esperimentuen mundu zirraragarrira hurbildu nahi ditu Elhuyarrek. "Zz" liburuak ez dira eskola-liburuak, familia eta lagun artean gozatzeko esperimentu-bilduma baizik.

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Elhuyar Fundazioa ; Mugaritz (Jatetxea) ; Argazki Press
Beste egile batzuk: Galarraga, Ana ; Hormazuri, Ander
Argitaratua: Usurbil : Elhuyar, L.G. 2013
Bilduma: Zz (Elhuyar) ; 4
Gaia
Generoa / Forma EIMAk onetsitako materialak
Erreferentzia-materialak
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) 641 GAL arm Eskuragarri  Eskatu EK13111442
Erreferentzia-liburuak (Haur eta gazteentzat) 641 GAL arm Eskuragarri  Eskatu EK13091048