Azala
Mapa Eskuragarri

Deba ibarreko hizkeren mapa [Interneteko baliabidea] / egilea, Badihardugu Euskara Elkartea

Badihardugu Euskara Elkarteak euskalkien mapa berria kaleratu zuen 2005. urtean: Deba Ibarreko hizkeren mapa. Orain arte eskualdean egin izan diren ikerketa eta bilketa-lan guztiak kontuan hartuta, Deba Ibarra osatzen duten 17 herrietako berbetak eta hizkerak mapa batean jaso dira. Deba Ibar osoan hainbat lan egin izan da gure herri-hizkerak jasotzeko. Bailarako herri guztietan egin izan da holako ahaleginen bat, eta ondo baino hobeto ezagutzen ditugu gure berbetak. Urteetan egindako azterketen eta jasotako datuen emaitza da mapa hau, batez ere Koldo Zuazoren lanetan oinarritutakoa, eta baita herriz herri egin diren beste azterlan batzuetan ere. Deba Ibarrean 3 berbeta-eskualde nagusi bereizten dira. Debagoiena: Oñati batetik, Arrasate-Leintz bestetik, eta Aramaio azkenik (Oleta izan ezik) Debaerdikoa: Antzuola eta Bergara batetik, eta Eibar-Soraluze-Elgeta-Ermua bestetik. Eremu horren barruan dago Zaldibarko Eitzaga auzoa, baina ez Mallabiko Gerea eta Zengotita. Debabarrena: Elgoibar-Mendaroko euskara, Mutrikukoa eta Debakoa. Azken biak tarteko hizkerak dira, gipuzkeraren eragin nabarmena daukatenak. Debakoa (eta gehienbat Itziar-Itxaspe ingurukoa), gipuzkera dira.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea, L.G. 2005
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Mapak eta Horma-irudiak
Loturak: Ikus maparen bertsio digitala
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Mapak eta horma-irudiak I MAP EUS 17 05 Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13050897