Azala
Liburua Eskuragarri

Hartza ehizatzera goaz / Michael Rosen-ek berridatzia ; Helen Oxenbury-k ilustratua ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Hartza ehizatzera goaz. Handi bat harrapatzeko irrikaz. Hau egun ederra! Ez goaz ikaraz. Hara! Belardi bat! Belar altu kulunkaria. Ezin gara gainetik joan. Azpitik joan ezin. O, ez! Belar artetik joan beharko! Aita batek eta haren lau seme-alabek abentura zirraragarri bati ekin diote belardi batean zehar, ibai baten bestaldean, baso batean barrena... harik eta leize batera iritsi diren arte; han hartz bat agertu zaie eta izututa etxera bueltatu dira aurretik egindako bidea atzera ibiliz. Kantu tradizional batetik abiatuta, Michael Rosen-ek egitura errimatuko testu xalo bat egin du, kontakizunaren klimaxean ekintza guztien ordena atzekoz aurrera jartzen duena. Zer datorren aurreikus daitekeen neurrian, oso testu egokia da irakurtzen ez dakitenentzat zein lehen irakurleentzat. Familiaren mugimenduak islatzen dituzten onomatopeiak tartekatzen dituen neurrian, berriz, ahoz kontatzeko eta haurrak narrazioan sarrarazteko soinu-giro ezin hobea sortzen duen kontakizun dinamikoa da. Ikuspegi plastikotik, "Hartza ehizatzera goaz" portadan bertan hasten da eta, guardak barne, naturako paisaje ederrak irudikatzen dituzten orrialde bikoitzeko akuarelak eskaintzen ditu. Helen Oxenbury-k -pertsonaiak sortzeko bere seme-alabak eta bere txakurra ere baliatu baitzituen- ikus-jolasa egiten du zuri-beltzeko eta koloretako irudiak tartekatuz, familiak eragozpen bakoitzari aurre egin behar dion unea eta protagonistaren garapena bereizteko. Suspense sentsazioa areagotuz doan neurrian, ton...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Rosen, Michael
Egilea(k): Oxenbury, Helen ; López Gaseni, Manu
Argitaratua: Iruñea ; Pontevedra : Pamiela : Kalandraka, L.G. 2013
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 0-4 urte (Urdina)

Antzeko izenburuak