Hartza ehizatzera goaz
Hartza ehizatzera goaz. Handi bat harrapatzeko irrikaz. Hau egun ederra! Ez goaz ikaraz. Hara! Belardi bat! Belar altu kulunkaria. Ezin gara gainetik joan. Azpitik joan ezin. O, ez! Belar artetik joan beharko! Aita batek eta haren lau seme-alabek abentura zirraragarri bati ekin diote belardi batean zehar, ibai baten bestaldean, baso batean barrena… harik eta leize batera iritsi diren arte; han hartz bat agertu zaie eta izututa etxera bueltatu dira aurretik egindako bidea atzera ibiliz. Kantu tradizional batetik abiatuta, Michael Rosen-ek egitura errimatuko testu xalo bat egin du, kontakizunaren klimaxean ekintza guztien ordena atzekoz aurrera jartzen duena. Zer datorren aurreikus daitekeen neurrian, oso testu egokia da irakurtzen ez dakitenentzat zein lehen irakurleentzat. Familiaren mugimenduak islatzen dituzten onomatopeiak tartekatzen dituen neurrian, berriz, ahoz kontatzeko eta haurrak narrazioan sarrarazteko soinu-giro ezin hobea sortzen duen kontakizun dinamikoa da. Ikuspegi plastikotik, “Hartza ehizatzera goaz” portadan bertan hasten da eta, guardak barne, naturako paisaje ederrak irudikatzen dituzten orrialde bikoitzeko akuarelak eskaintzen ditu. Helen Oxenbury-k –pertsonaiak sortzeko bere seme-alabak eta bere txakurra ere baliatu baitzituen- ikus-jolasa egiten du zuri-beltzeko eta koloretako irudiak tartekatuz, familiak eragozpen bakoitzari aurre egin behar dion unea eta protagonistaren garapena bereizteko. Suspense sentsazioa areagotuz doan neurrian, tonu argitsu et...
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; |
Argitaratua: |
Iruñea ; Pontevedra
: Pamiela : Kalandraka,
L.G. 2013
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Haur eta Gazteentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Adina / Maila: |
0-4 urte (Urdina) |
Internet
Argitaletxearen webgunea
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Album ilustratuak | AI ROS har | Eskuragarri Eskatu | EK13050841 |