Politika eta zientzia lanbide [Interneteko baliabidea]

Max Weber zientzia-gizona izan zen, ez gizaki politikoa edo estatu-gizona, inoiz edo behin kazetari politiko izan bazen ere. Gauza publikoaz biziki kezkaturik egon zen bizitza osoan, eta nostalgia moduko bat sentitu zuen beti politikari dagokionez, haren pentsamenduaren azken xedea ekintzan parte hartzea izan balitz bezala. Heldutasunera iristean, inperio alemaniarraren loratzea, Bismarcken erorketa eta enperadore gaztearen aldetik bere erantzukizunak hartzea ikusi zituen belaunaldikoa da. XIX. mendeko azken hamabost urteak —Max Weberren heziketa-garaia, hogei eta hogeita bost urteen artean— legedi sozialaren garapenak, enperadorearen lehen esku-hartzeak diplomazian eta, sakonago oraindik, Bismarcken ondareari buruzko gogoetak markatzen dituzte. Zein da Alemaniaren egitekoa, batasuna lortu duenean? Zein izan behar du haren papera munduko eszenatokian? Zein erregimen da nazioaren batasuna berreraikitzeko gai? Max Weberren belaunaldiak berez planteatzen ditu historiak gero erantzun tragikoa emango dien arazoak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Weber, Max (1864-1920)
Beste egile batzuk: Zabaleta, Pello
Formatua: Baliabide elektronikoa
Argitaratua: Bilbo : Klasikoak , 2007
Saila: Pentsamenduaren klasikoak
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Baliabidea "on line" eskuratu

Internet

Baliabidea "on line" eskuratu
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA Eskuragarri  Eskatu EK13020541