Azala
Liburua Eskuragarri

Nikomakorentzako etika [Interneteko baliabidea]

Nikomakorentzako Etika hamar liburuz osaturik dago. Bertan aztertzen diren gaiak eta agertzen diren galderen ordena honela adieraz daitezke laburki: (1) I. liburuan zoriontasuna erabateko ondasuntzat eta giza biziaren azken helburutzat hartzen da. (2) II. liburua bertuteari dagokio. Lehengotik bigarrenerako pausua orokorrean zuzenetsita dago, berezko giza ekintzetan egintza bat bezala, non zoriontasunaren berezko sorkuntza bikain, akatsgabea dela pentsatzen baita. Bada, edozein ekintzaren ontasun edo akatsgabetasunak egiteko joera bat eskatzen du, eta hauxe da, hain zuzen ere, bertutea. Zehatzago esateko, bertute desberdinen azterketa (intelektuala eta etikoa, izaerarena) I.liburuaren azken atalean sartzen da, giza arimaren arrazoi eta arrazoi gabeko aldeen bereizketatik aurrera. (3) III eta IV. liburuetan bertute etiko desberdinak aztertzen dira. (4) V. liburu osoa bertute bati buruz ari da: justizia. (5) VI. liburua bertute intelektualei dagokie. (6) VII. liburua meneratze ezari eta plazerari dagokio. (7) VIII et IX. liburuek adiskidetasunari buruzko ikerketa handi bat jasotzen dute. Aristotelesek dioenez, bertutea da, eta bertuterik gabe ez dago. (8) X. liburuan, azkenik, aldez aurretik ikertutako bi gai berrikusten dira: plazera jarduerari lotuta (1-5 atalak) eta begiespen jarduera, bizitza erabat zoriontsua (6-9); liburuaren amaieran (10) beranduago aztertuko diren arazo politikoak aipatzen dira.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aristoteles
Beste egile batzuk: Aguirre de Navasqüés, Javier ; Alonso Alvarado, Javier ; Lasa Otxoteko, Cristina ; Calvo Martínez, Tomás
Argitaratua: Bilbo : Klasikoak, 2001
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala

Internet

Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 17(0.034) ARI nik Eskuragarri  Eskatu EK13020503