Azala
Liburua

Tunisian girl : udaberri arabiarraren aldeko blogaria

Gazte batzuek ordenagailuak eta blo­gak, Flickr, Facebook eta Twitter bezalako sare sozialak eta gisakoak soilik erabiliz gauzatu eta irabazi duten historiako lehen iraultza da; izan ere, horie­xek izan dituzte arma bakarrak. Lina Ben Mhenni gaztea dugu, A Tunisian Girl bere blogaren bitartez, Ben Ali diktadore tunisiarraren kontrako borroka horretako protagonistarik adoretsuenetako bat. Gerra birtuala bai, ziberekintzaileak, ziberpiratak eta ziber­poliziak borrokatu baitira bertan, baina benetako immol­zioak, benetako atxiloketak eta benetako erailketak ekarri zituena, tiranoak, mendebaldeko herrialdeek adeitasun kriminalaz tratatzen zuten horrek, azkenean ospa egin zuen egunera arte, 2011ko urtarrilaren 14ra arte. Ministro ohi arabiarrak eta ministro ohi mendebaldarrak udaberri arabiarrari buruz lotsarik gabe zernahi esaten ari diren honetan, liburu txiki honek ongi erakusten digu belaunaldi facebookzalea ezin ukatuzko eginkizuna betetzen ari dela, indarkeriarik, torturarik, zentsurarik eta nagusirik gabeko mundu bat lortzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ben Mhenni, Lina
Beste egile batzuk: Diez de Ultzurrun, Itziar ; Olarra, Xabier
Formatua: Liburua
Argitaratua: Berriozar : Denonartean , LG 2012
Saila: Denonartean Saiakera
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 94(611) BEN tun Eskuragarri  Eskatu EK12111101