Azala
Liburua Eskuragarri

Lehen giltza / [testua, Pierdomenico Baccalario ; azala eta marrazkiak, Iacopo Bruno ; itzulpena, Aitor Arana]

Gaua argia zen, izarrez betea. Zeru amaigabeak, isilik, mendien hortz zorrotzek inguratutako goi-lautadako zerumuga azkengabea biltzen zuen.Han, iristeko bidea ezagutzen ez zuenarentzat ikusezin, Juan Apaizaren Lorategia hasten zen: harkaitz gainean kokatutako gaztelu erraldoia zen. Almenadun teilatuek, arkuek, eskailerek...Gazteluaren bazter bateko leihotik argi bizia ateratzen zen eta, hura ikusita, kandelek argiztaturiko gela handi batekoa zela pentsa zitekeen. Gizon bat, leihoertzaren atzen zutik, patioaz bestalde ikusten zen arku latzen ilarari begira zegoen. Bere bizarra ukitzen zuela, bere oinetan zabalik zegoen oihal zati luzean idatzitako mezua irakurri zuen berriz. Objektu bitxia zen hura, gero: nolabait esatearrren, alfonbra baten eta, mila urte geroago, «telegrama» deituko zutenaren arteko nahasketa...

Zerrenda:
Egile nagusia: Baccalario, Pierdomenico
Egilea(k): Arana, Aitor ; Bruno, Iacopo
Argitaratua: Bilbao : Mezulari, L.G. 2011
Bilduma: Ulysses Moore (Mezulari) ; 6
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (horia)

Antzeko izenburuak