Azala
Liburua Eskuragarri

Euskal estilo libururantz : gramatika, estiloa eta hiztegia / Xabier Alberdi Larizgoitia, Ibon Sarasola Errazkin

Estilo-liburu honetan, gaur eguneko euskara estandarrean nabaritu ohi diren gramatika-oker, estilo-zalantza eta hiztegi-gorabehera nagusiak aurkituko ditu irakurleak. Lanak bi zati nagusi eta osagarri ditu, eta zati bakoitzak egile bana du. Lehen zatian gramatika- eta estilo-kontuak landu ditu Xabier Alberdi EHUko irakasleak: hirurogeita zazpi ataletan antolatu ditu zati honetako aztergaiak. Bigarren zatian («Zalantzen Hiztegia») euskara batuko hiztegi-auziak jorratu ditu Ibon Sarasola EHUko katedradun eta euskaltzainak. Guztira, mila eta bostehun sarrera inguru hautatu ditu hiztegi horretarako. Argitalpen honetan, lehen aldiz, filologo ez den irakurlearen eskura jarri dira han-hemenka sakabanaturik zeuden proposamen, gomendio eta zuzenketa asko eta asko. Liburuaren atal batzuetan Euskaltzaindiak aspaldi honetan emandako arau batzuen testua jaso dugu. Orobat jaso ditugu Euskaltzaindiaren zenbait arau-proposamen. Har bedi ohar hau, beraz, azterlan honetan Euskaltzaindiaren langintzarekin hartu dugun zorraren erakusgarri eta kitagarritzat.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alberdi Larizgoitia, Xabier
Egilea(k): Sarasola, Ibon
Argitaratua: Bilbo : Euskal Herriko Unibertsitatko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2001
Bilduma: Euskara Institutua
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia [IRA1] 811.361'38 ALB eus Mailegaezina IRALE17100301
Monografia 811.361'38 ALB eus Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021185