Azala
Liburua

Sukaldaritza-teknologia : sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak

Giza Elikadura eta Dietetika Ikasketetarako testuliburu moduan sortua izan arren, liburu honetan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat nahiz elikagaien teknologian eta prozesatzean interesatutako edozein sukaldari edo sukaldaritza-zalerentzat. Sukaldaritza-teknologia izeneko diziplina zientifikoa Elikagaien Teknologiaren atal bat da eta azaltzen du nola hainbat eragiketaren eta prozesuren bidez elikagaiak (osagaiak) plater kozinatu bilakatzen diren, zein kontsumitzeko egokiak diren. Gauzak horrela, liburu honetan sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifiko batzuk azaltzen dira: zenbait egosketa-metodoren sailkapena eta gertatutako masa- eta energia-transferentzia, erabilitako ekipoak, sukaldaritza-aplikazioak eta, batez ere, eragina elikagaian, hau da, egosketa-prozesuan zehar jakian gertatzen diren aldaketa nutritiboak eta sentsorialak, funtsezkoa baita dietak egiterakoan eta aholkularitza ematerakoan Giza Elikadura eta Dietetika ikasleek aldaketa horiek ondo ezagutzea. Halaber, liburuan laburki azaltzen dira sukalde profesionalaren diseinua eta higiene-oinarriak, eta elikagaien kontserbazioa eta aurreprestakuntza.

Zerrenda:
Egile nagusia: Goikoetxea Osés, Encarnación
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2010
Bilduma: Buruxkak
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)

Internet

Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 641.42/.44 GOI suk Eskuragarri  Eskatu 1021142