Azala
Liburua Eskuragarri

Zenbait terrorista / Markos Zapiain

Liburu honen azalean agertzen diren filosofo horiek, egilearen esanetan, gaur egun terrorista arriskutsuak lirateke. Kojèvek, esaterako, Sartreren bidez, ETAren hasieran garrantzi ideologiko handia izan zuen, batez ere jeltzaleekin hausteko orduan. Gaur egun ohikoak diren ikuspuntu batzuk ere, hala nola kontua ez dela antzinako Euskal Herri ederra berreskuratzea, baizik Euskal Herri beti berri bat eraikitzea, 60ko hamarkadan hasi ziren zabaltzen, eta denbora ikusteko molde berri horrekin batera, askatasuna estu lotu zitzaion orduan egiari. Baina Proust eta Deleuze edota Foucault eta Rosset ere aztertzen ditu egileak, eta baita maitasuna, heriotza, artea, denbora, mintzamena, sexua, poza, eromena, politika eta oroimena ere, pentsalari frantsesek sortu dituzten ideia harrigarrien eskutik. Gainera, idazkera zaindu du, filosofia irakurleari hurbiltzeko ahaleginean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zapiain, Markos
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2003
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea