Industri politika [Interneteko baliabidea] / Adrian Zelaia Ulibarri
Industri politikarekiko interesa berpizten ari da azken urte hauetan. Mendebaldeko industria pisu erlatiboa galduz joan den heinean, nabarmen ahuldu da industri sektoreak gizartean eta zientzia ekonomikoan izandako begirunea. Aldi berean, gero eta zailago egin zaio Ekonomiari azken mendean errealitatearekin izan duen urruntasuna murriztea.Liburu honi hasiera emateko ordutik bertatik, «industri politika» esakunearen aldeko apustua egin dugu, azkenotan zenbait arlotan indartzen hasi diren beste batzuk baztertuz. Hori dena Ekonomia errealaren alde liburu honek egiten duen apustuarekin bat etorriz. Momentu honetan, geure herrien gizarte- eta ekonomi-etorkizuna, neurri handi batean, gure industria eta nekazaritza -baita teknologia eta zientziaren arloko gure gaitasuna ere- babesteko gai izatearekin baitago loturik.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Bilbo
: Udako Euskal Unibertsitatea
, 2010
|
Bilduma: |
Buruxkak
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 338.45 ZEL ind | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1019213 |