Azala
Bideoa Eskuragarri

Gabriel Aresti, luma zikina [Bideoa] / [oinarrizko ideia, Eneko Lorente ; produktore eta musikagilea, Luis A. Ruiz ; gidoigile, errealizadore eta zuzendaria, Sabin Egilior eta Nekane E. Zubiaur]

"Gabriel Aresti, Luma Zikina" dokumentala Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzendurik dago. Euskal Hizkuntza eta Literatura ikasgairako baliagarria da, zehazki XX. mendeko bigarren erdialdeko olerkigintzari dagokion arlorako. Helburua Gabriel Aresti poetak Euskal Herrian izan duen garrantzi sozial eta kulturalaz ohartzea, eta haren poema adierazgarrienak irudi erakargarrien bitartez ezagutzea ematea da. Dokumentala ez da haren biografiaz asko arduratzen, baizik eta poesiaren arlora mugatzen da (batez ere Maldan behera eta Harriak sailera). Ez ditu Arestiren eleberri, ikerketa linguistiko edo antzezlanak jorratzen, eta ez ditu olerkien azterketa sakon eta nekagarriak ere egiten. Asmoa da 16-17 urteko gazteek jakitea zein izan den Arestiren ekarpena euskarara eta euskal literaturara: euskal poesia sozial eta hiritarren sorrera, Europako literatur korronte modernoen uztarpena euskal tradizio zaharrarekin, euskara batuaren jaiotza, etab. Horretarako, nahitaezkoa da ikasleak pixka bat helduak izatea, eta aldez aurretik Aresti baino lehenagoko euskal literaturaren ezaugarriak ikasiak izana, Bilboko poetaren berritasunaz behar bezala jabetzeko. Horrez gainera, dokumentalak Arestiren garaiko testuinguru politiko eta kulturalaren berri ere ematen du (50-70.eko franskismoa).

Zerrenda:
Egile nagusia: Egilior, Sabin
Erakunde egilea: Migel Altzo Saria
Beste egile batzuk: Lorente, Eneko ; Ruiz, Luis A.
Argitaratua: [S.l.] : Belfegore, L.G. 2004
Gaia
Generoa / Forma EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ez dago eskuragarri
Adina / Maila: Batxilergoa, 1. maila

Internet

    
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Batxilergoa A BAT1 EUS-LIT 37 04 Eskuragarri  Eskatu 1002600