Azala
Liburua Eskuragarri

Matematikari baten apologia / G. H. Hardy ; C. P. Snow-en hitzaurrea ; [itzulpena, Iñaki Iñurrieta ; begirale teknikoa, Yosu Yurramendi ; hizkuntza-begiralea, Juan Garzia Garmendia]

Zertarako matematika? Galdera horren erantzun guztiz pertsonal baina egoki arrazoitua ematen digu Hardyk liburu ospetsu honetan. Argitu dezagun ez garela ari hainbestean matematikaren gizarte-erabilerari buruz, baizik eta norbaitek lana eta bizitza matematikari eskaintzeko arrazoiei buruz: zergatik egiten den inor matematikari, alegia.Zioen azalpen edo apologia horrek, alderdi pertsonalekin batera, orobat hartzen ditu zenbait gai zabal, matematikaren baliagarritasunetik hasi eta haren estetikaraino. Izenburua, kontuz, engainagarri gerta daiteke: Hardy ez da ari iritzi konbentzionalaren aurrean bere langintza justifikatzen, baizik eta, inoren uste nagiari atsegin gertatu zein ez, berak barne sakonean sentitzen dituenak zintzo azaltzen, ironia biziz sarritan: "pertsonen ehuneko bostek edo hamarrek, hor nonbait, zerbait ondo samar egin dezake". Hardyren araberako matematikariarentzat, esate baterako, akuilu jatorragoa da goranahia, itxurak itxura, altruismoa baino. Oinarrizko zientzian bezala, matematikan ere, ikertzaileak ez du izaten aurretik esaterik zertan izango den baliagarri berak bilatzen duen hori gizartearen ikuspegitik. Aplikazioak gero datoz, etortzekotan. Benetako matematikaria ez da horretan ari, besterik baita haren ardura: aurkikuntza ederrak egitea. Aurkikuntzok, ospea ospe, artearenak baino hilezkorragoak dira, ez baitaude inolako euskarri materialen mende. Matematikariak berak azalduko digunaren osagarri, Hardy zen pertsonaia bitxiaren deskripzio mai...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Hardy, G. H.
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Snow, C.P (1905-1980) ; Iñurrieta, Iñaki ; Garzia Garmendia, Juan ; Yurramendi, Josu ; Iñurrieta Labaien, Iñaki ; García Garmendia, Juan ; Garzia Garmendia, J. ; Gartzia Garmendia, Juan ; Iurramendi, Josu
Argitaratua: [Bilbo] : ehupress, L.G. 2010
Bilduma: ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) ; 11
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 510 HAR mat Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018665