%0 Book %A Olaziregi, Mari Jose %I : Erein %D 1998 %C Donostia %B Saiopaperak. Literatura (Erein) %@ 84-7568-774-1 %T Bernardo Atxagaren irakurlea / Mari Jose Olaziregi %U https://www.erein.eus/libro/bernardo-atxagaren-irakurlea %X Esku artean duzun liburu honek Bernardo Atxagaren irakurleak ditu hizpide, bere obra gauzatzen eta aberasten joan direnak hain zuzen. Finean, irakurketaren ikuspuntu sortzailea da gure lanean behin eta berriro azaleratzen dena, irakurtzean testuarekin amaigabeko elkarrizketan murgiltzen garela baieztatzen duen ikuspuntua. Atxagaren ibilbide literarioa aztertu ondoren, Obabakoak eta Behi euskaldun baten memoriak liburuen irakurketan murgildu gara. Hala ere, ez gara geu bakarrik abiatu bidaia kritiko luze honetan, geurekin batera, atzerrian nahiz geurean egilearen lanaz mintzatu direnak eraman baititugu. Literatur lan on guztietan bezala, izugarri aberatsak dira aztertutako bi liburuotan narratzaileak etengabe egiten dizkigun keinuak eta geure gogoa menderatzeko maisuki darabiltzan testu-estrategiak. Seguru, zeuk ere, irakurle, zeresan handia izango duzula Atxagaren lanok eragin dizkizuten barne bidaiez. Neureak aurkezten dizkizut lan honetan.