Azala
Liburua Eskuragarri

Bernardo Atxagaren irakurlea / Mari Jose Olaziregi

Esku artean duzun liburu honek Bernardo Atxagaren irakurleak ditu hizpide, bere obra gauzatzen eta aberasten joan direnak hain zuzen. Finean, irakurketaren ikuspuntu sortzailea da gure lanean behin eta berriro azaleratzen dena, irakurtzean testuarekin amaigabeko elkarrizketan murgiltzen garela baieztatzen duen ikuspuntua. Atxagaren ibilbide literarioa aztertu ondoren, Obabakoak eta Behi euskaldun baten memoriak liburuen irakurketan murgildu gara. Hala ere, ez gara geu bakarrik abiatu bidaia kritiko luze honetan, geurekin batera, atzerrian nahiz geurean egilearen lanaz mintzatu direnak eraman baititugu. Literatur lan on guztietan bezala, izugarri aberatsak dira aztertutako bi liburuotan narratzaileak etengabe egiten dizkigun keinuak eta geure gogoa menderatzeko maisuki darabiltzan testu-estrategiak. Seguru, zeuk ere, irakurle, zeresan handia izango duzula Atxagaren lanok eragin dizkizuten barne bidaiez. Neureak aurkezten dizkizut lan honetan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Olaziregi, Mari Jose
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 1998
Bilduma: Saiopaperak. Literatura (Erein) ; 10
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet


Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Euskal Literatura idatzia [R600] S OLA ber Mailegaezina IRALE21100379
Saiakera S OLA ber Eskuragarri  Eskatu 1018212